«Atez Atekoa geldiezina da, Sanmarkon edozein gobernu talde dagoela ere»

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 20a, 02:00

EAJ eta PSE-EEk egindakoa «penagarria» dela adierazi zu­ten prentsaurrean, joan den ostiralean, Imanol Azpi­roz San Marko Mankomuni­ta­teko jarduneko lehendakariak, eta Marian Beitialarran­goitia eta Duñike Arrizaba­la­ga Hernaniko  eta Donostia­ko ordezkariek, mankomu­ni­ta­­tean izan den lehendakari aldaketaren harira. Gehien­­goak inolako azalpen sinesgarririk gabe aldatu nahi dituztela salatu zuten: «Eguneroko gaiak konpon­tzeko gaitasunik ez dutela erakutsi dute, eta legegintzaldia ia amaitzen ari denean gehiengoak alda­tzeko negozio eta trapitxeoekin hasi dira».
Eta gaineratu dute, hondakinen bilketaren eskumena Udalena dela eta nahiz eta Sanmarkon gehiengoak aldatu, atez ateko sistema geldiezina dela. «Sanmarkon edozein gobernu talde dagoela ere, Hernanin, Usurbilen edota Oiartzunen atez ateko bilketa jarri edo kendu, Udaletan erabakiko da, eta ez beste inon».

«Egitura alternatiboa,
egingarria eta bideragarria»

Horrez gain, zehaztu zuten atez ateko sistema ez dela hondakinen egitura paralelo bat eta ez dutela bikoizketa arazorik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. «Gurea egitura alternatiboa da, egingarria, bideragarria eta orain arte ikusi gabeko emaitzak lortzen dituena».
Atez Atekoak lortu dituen emaitzei beldurra diotela salatu zuten, «lortu dutelako herritarrek erraustegirik gabe hondakinen kudeaketa garbi eta osasuntsua egin daitekeela ikustea».

«Arazoa konpondu
badaiteke zergatik egin makroproiektuak?»

Erraustegiari lotuta, honako galdera luzatu zuten: «hondakinen eskumena udalerrienak baldin badira, eta horiek arazoa ondo konpondu badezakete, zergatik egin makroproiektuak eta zergatik zentralizatu, ehundaka milioi euro alferrik galduz?».
«Ez dago inor etxetik gertu errauste-planta bat nahi duenik, baina zubietarrei inposatu egin nahi zaie», salatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!