Zaharren Egoitzan bihar hasiko dira Madalenak eta Lizeaga auzoan igandean ospatuko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 20a, 02:00

Ostegunean, uztailak 22, Madalen Eguna izango da eta urtero bezala, bezperatik hasita, jai giroa izango da nagusi Hernaniko Zaharren Egoitzan. Bihartik larunbatera arte ospatuko dituzte Madalen jaiak. Bihar goizerako Toka Txapelketa antolatu dute eta arratsaldean Me­rienda Bere­zia izango da.

Madalen Egunean Diana, Igel Txapelketa eta Bingoa
Madalen Egunean Txistula­rien Dianarekin esnatuko dira. Ondoren, Igel Txapel­ketan lehiatuko dira zenek punteria hobea izan eta arratsaldean Bingo Berezian aritzeko aukera izango dute.

Ostiralean eta larunbatean arratsaldez
Ostiralean San Joanetako eta irteeretako argazkiak izango dituzte ikusgai eta larunbatean, 6ko Urreko Txapelketa jokatuko da. Bi ekitaldiak arratsaldez izango dira.

EGITARAUA:
Uztailak 21,
asteazkena

10:30 Toka Txapelketa.
17:00 Merienda Berezia.

Uztailak 22,
Madalen Eguna

09:30 Txistulariekin Diana.
10:30 Igel Txapelketa.
17:00 Bingo Berezia.

Uztailak 23, ostirala
17:30 San Joanetako eta
irteeretako argazkiak.

Uztailak 24, larunbata
17:30 San Joanetako eta
irteeretako argazkiak.

PATATA TORTILLA LEHIAKETA ETA PAELLA JATEA LIZEAGA AUZOAN
Lizeaga auzoan ere ospatuko dituzte Madalenak. Igandean, hain zuzen, eta horretarako egun osoko egitarau zabala prestatu dute. Goizeko txupinazioarekin ekingo diote auzotarrek festari eta ondoren, haur jolasak, txistorra, patata tortilla eta marrazki lehiaketak eta herri poteoa izango dira.

Tortilla lehiaketan parte hartzeko deia
Aurten bigarren aldiz antolatu dute patata tortilla lehiaketa eta antolatzaileek parte hartzeko deia luzatu diete auzotarrei. Goizeko 11:30e­tan hasiko da lehiaketa eta ordu laurden lehenago, hau da, 11:15etan itxiko da izen ematea.

Paella jateko txartelak
salgai ostegunera arte

Aurten ere paella jateak ez du hutsik egingo. Txartelak salgai daude 6,5 eu­roan, eta ostegunera arte izango da erosteko aukera Pacheco, Aitan-etxe eta Lizeaga tabernetan.
Ondoren, ur-globo ge­rra, puzgarriak eta Disko­festa izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!