Final laurdenetako partiduak jokatuko dira gaur kiroldegian, infantil, kadete eta jubenil mailakoak

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 19a, 02:00

Aste osoan zehar Hernaniko Torneoko partiduak jokatuko dira kiroldegian, eta gaurkoak izango dira final laurdenetako azkenekoak. Partiduak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, eta infantiletan, Chiapuso eta Oñakarizietak jokatuko dute, Ibarburu eta Urruzmendiren kontra; kadetetan, aurrez aurre izango dira Eskudero II eta Jauregi, eta Zapirain eta Labaka; azkenik, jubenil mailan Irastorza eta Lizeagak jokatuko dute, Gesalaga eta Lizasoren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!