Casino Kursaal banakako txapelketa jokatuko du Matxin IVa erremontista azkoitiarrak, larunbatean, Galarretan, Badiolari 30-29 irabazi ondoren. Azkeneko tantuta izan zen partiduko onena eta gertatutakoaren laburpen gisa hartu daitekeena. Partiduan denetik ikusteko aukera izan zen: peloteoa, erritmo azkarra, joko ona, tantu bikainak, emozioa eta tentsioa. Badiolak indartsu hasi zuen partidua, eta erdira arte nagusi izan, 12-20ra arte. Ordutik aurrera, gora egin zuen Matxin IVak, eta aurretik jarri zen markagailuan. Tantu baten faltan etorri zen berdinketa, 29ra, eta partiduko azken tantua Matxin IVren aldekoa izan zen. Matxin IVak 10 erremontista gehiagorekin jokatuko du Casino Kursaal txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!