Goiz Eguzkiko kideek Galiziara irteera antolatu dute, irailaren 19tik 26ra. Irteerak 330 euro balio du eta ondorengoa sartzen da: autobusa, 2-3 izarreko hotelean 7 gau pentsio konpletuan, zirkuitu osoan izango den gida, eta bidaia asegurua. Irteerara joan nahi dutenek asteartean eman behar dute izena, egoitzan, arratsaldeko 16:00etan. Zozketa irailaren 10ean egingo da, 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!