HAMAIKABAT alderdiak Buruntzaldeko hautagaiak aurkeztu zituen ostiralean Biteri kultur etxean, eta Iñaki Arratibel izendatu zuten Hernaniko zerrendaburu.
«Atez atekoa kenduko dugu»
Arratibelek eskerrak eman zizkien alderdikideei beregan jarritako konfiantzagatik, eta azaldu zuenez, 2011n izango diren hauteskundeetarako programa egiten ari dira dagoeneko: «Hernanik dituen beharrak aztertzen ari gara eta zabor bilketaren inguruko konpromezua hartu dugu dagoeneko, atez atekoa kenduko dugu, eta 5garren kontenedorea jarriko dugu».