asteazkeneko Plenoak onartu zuen Arau Subsidiarioen testu bateratu berrikusia, Gobernu Taldearen eta Ezker Batuaren botuekin. PSE-EE alderdiak, ezezko botorearen arrazoiak azaldu ditu, Kronikara bidalitako prentsa oharraren bidez. PSE-EEk dio, Ezker Batuak beste behin ere bat egin duela Gobernu Taldearekin, testu berrikusia onartzeko. Besteak beste, moldatzen dituena aurreko legealdian behin-betirako onartu ziren guneak, edota Diputazioak onartzeko jarrita zituen baldintzak konponduta zeuden guneak: «testuan esaterako, kanpoan uzten da hain garrantzitsua den Portu-Karabel bezalako gune urbanizagarria. Aurreko legealdian alderdi guztiek onartu zuten, Ezker Batuak ere bai. Bertan behera utzi dira egingo ziren 471 etxeak, horien arten 300 Babes Ofizialekoak zirenak. Horrez gain, alde batera uzten dira urbanizagarriak ziren beste gune batzuk». Alderdiak azaldu du Gobernu Taldeak ez duela maniobrarako aukerarik utzi, testua egin bitartean hitzarmen urbanistiko ezberdinak egin dituelako: «hortaz, alegazioek ez dute eraginik izango». Testu bateratuan ageri den Mugikortasun Plana ere izan du kontuan PSE-EEk. Adierazi du, Mugikortasun Planaren eraginez, trafiko gehiena auzoetatik barrena joango dela, eta bi norabideko bide asko bakarrekoak bihurtuko direla.
«Alegazioak jartzeko
ez dute garai egokiena aukeratu»
Azkenik, alegazioak jartzeko garaia ez dela egokiena adierazi du alderdiak: «45 egun izango dira, eta horietatik asko abuztuan izango direla kontuan izanda, azkenean, herritarrek 15 egun eskas besterik ez dituzte izango alegazioak jartzeko, aukerarik onenean».