Alkate berria, herri bazkaria, karta jokoak eta ume jolasak gaur Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 16a, 02:00

Karmen eguna ospatuko du­te gaur Kaxkoko bizilagunek, goizetik gauerdira bitartean. Urteroko moduan, festa eguna ospatzeko ekitaldi uga­ri antolatuko dituzte, adin tarte guztietarako.

Egun guztiko festa
Goizeko 09:00etan Dianaren doinuekin esnatuko da Kax­koa, eta ordu berean, meza izango da Agus­tindarren elizan. Ondoren, eta txupinazoa bota bitartean, haurren­tzako ekitaldiak antolatu dituzte Udaleku Irekietako begiraleek; Kaxkoko kaleetan barrena izango dira.
Eguerdiko 12:00etan izango da festa egunaren hasiera ofiziala, eta bertan egingo da eguneko ekitaldi nagusienetako bat: Alkate makila eskuz aldatzea. Mª Teresa Azur­men­di izango da, datorren urtera arte, Kaxkoko Alkatea. Eta aurten ere izango da omenaldia: Mª Isabel Setien omenduko dute, Mokoko Maixabel bezala ezaguna. Mokoko Maixabelek 50 urte daramazki udaletxeko arkupetan, mo­mentuan mo­mentuko barazki eta loreak saltzen.
Goizeko bi ekitaldi nagusiak bukatuta, Plaza Berrin elkartuko dira bizilagunak, bazkari eder baten bueltan.

Zuzendaritzaren
aurkezpena arratsaldean

Arratsaldean ere izango da zertaz gozatu Kaxkoan, 16:00etan karta saioak izango dira, eta 17:00etatik aurrera umeentzako gaztelu puzgarria, eta txokolatada. 20:00etan izango da eguneko beste ekitaldi nagusia, erakuslehio lehiaketako sari banaketa egiteaz gain, Kaxko Elkarteko zuzendaritza aurkeztuko baitute. Ondoren festa giroak jarraituko du, sardin jatearekin, eta musikarekin. 

EGITARAUA:
09:00 Diana.   
09:00 Meza. Agustindarren elizan.
10:00-12:00 Umeentzako jokoak.
12:00 Jaien hasierako txupinazoa. Makila eskuz aldatzea eta omenaldia.
14:00 Bazkaria Plaza Berrin.
16:00 Karta saioak Kardaberaz kalean. Bikote mistoak edota emakumezkoez osatuak.
17:00-19:00 Puzgarriak P. Berrin.
18:00 Haurrentzako txokolate jana Plaza Berrin eta jokoak Kale Nagu­sian.
20:00 Sari banaketak eta zuzendaritza berriaren aurkezpena.
20:00-22:00 Sardinada P. Berrin.
21:00-24:00 Laket P. Berrin.
Festa amaierako txupinazoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!