Informazioa eta publizitatea esku-eskura, ogiarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 15a, 02:00

Publipan enpresak egitasmo berri bat jarriko du mar­txan Buruntzaldean, irailetik aurrera. Jendeari informazioa helarazteko bide berria erabiliko du; hau da, ogiaren pol­tsa izango da Burun­tzal­deko informazioa eta publi­zi­tatea zabaltzeko euskarri be­rria.
Miguel Ulecia Publipa­ne­ko arduradunak eta Jose Ma­nuel Mendez Buruntzaldeko or­dez­kariak atzo prentsaurrean azaldu zuten jendearengana iristeko modu ez­ber­din, eraginkor eta ekolo­gi­koa de­la: «Ogia ia mundu guztiak kon­tsumitzen duen pro­duk­tua da eta informazi­oa zabal­tzeko mo­du berria aurkitu ge­nuen ogiaren poltsaren bidez. Euskarri sin­plea da, %100 zelulosa, biodegradagarria da eta ez du kutsatzen. 50-100 egunen ar­te­an ongarri bihurtu daiteke».
Esandakoaren arabera, ba­tez ere zuzendua dago es­kual­deko merkatariei, en­presa txiki eta ertainei eta Uda­lei. «Balio dezake, esaterako, festen egitarauak jartzeko, zaborra biltzeko egunak gogorarazteko... Horrez gain, jartzen ditugu denborapasak, errezetak, ederrago egoteko aholku­ak eta oparia duten txekeak ema­ten ditugu, eta hilabete batean ogia doan eramateko zozketak egingo ditugu, besteak beste», azaldu du­te.

Okindegi guztietan doan

Buruntzaldeko eta Zubie­ta­ko okin­degietan doan banatuko di­tuzte poltsak, eta horrela lortu nahi dute okindegiek orain arte erabiltzen dituzten poltsa kutsagarriak ordezka­tzea eta ziurtatzea %100ean Publipa­ngo informazioa za­bal­­tzea. Guz­tira 60.000 poltsa banatuko dituzte hilabetean. Hila­be­teko lehenengo egunean er­diak, eta beste erdiak 15ean.

90 frankizia Estatuan
Publipan enpresa 2005ean sortu zen eta egun 90 frankizia ditu Espainiar Estatuan. Por­tugal, Brasil, Costa Rican... ere zabaldua dago egitasmoa.
Interesa duenak Burun­tzal­deko bulegoa Astigarra­gan aurkituko du (C/Pelo­ta­ri, 19). Internetez ere jarri dai­teke harremanetan burun­tzal­dea@publipan.net helbidean eta telefonoz: 943 33 33 38 /667 435 643.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!