Gaur erabakiko da Casino Kursaal Txapelketa jokatuko duen azken erremontista zein izango den. Pase hori lortzeko lehiatuko dira Endika eta Uterga, 16:00etan, Galarretan. Ostegunean Etxabe II eta Etxeberria III neurtu ziren eta Etxabe II sailkatu da Casino Kursaalerako, Etxeberria III, lesio bat medio, erretiratu egin zelako. Banakako Txapelketako partiduaz gain, gaur beste hiru norgehiagoka ere izango dira: Ezkurra-Badiola/Urriza-Urrutia I 40 tantotara; Agirresarobe-Olazar/Etxeberria IV-Agirrezabala 40 tantotara; eta Etxabe II-Barrenetxea IV/Zulaika-Zubiri 30 tantotara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!