Munduko Atletismo Txapelketa jokatuko da asteburuan Kanadan, eta bertan izango dira Hernaniko bi atleta: Servando Rivas eta Maitane Iruretagoyena. Servando Rivasek mailu jaurtiketako frogan hartuko du parte, eta Maitane Iruretagoiyenak abiadurako bi frogetan: 100 eta 200 metrokoetan, hain zuzen. Bi atletak Kanadako mundialean parte hartuko duten euskaldun bakarrak izango dira.
Emaitza bikaina
Espainiako Txapelketan
Hernaniko bi atletek emaitza oso onak lortu zituzten orain dela egun gutxi izan zen Espainiako Txapelketan. Servando Rivas azpitxapeldun izan zen mailu jaurtiketan, mailua 66,67 metrotara botata, eta Euskadiko marka egin zuen. Maitane Iruretagoyenak ere zilarrezko domina lortu zuen txapelketan, 100 metroko froga 12,01ko denboran eginda.