hernaniko pelota torneoa final laurdenetan da dagoeneko, eta gaur hasi, eta astelehenera arte jokatuko dira partiduak, guztiak Kiroldegian. Gaurko jaialdia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta maila guztietako partiduak jokatuko dira.
Binakako lau partidu gaur
Hernaniko torneoa binakakoa izaten da, eta gaurkoan, ondorengo partiduak jokatuko dituzte: infantiletan, Etxenike IIak eta Noblek, Arregi eta Arberasen kontra jokatuko dute; kadete mailan, aurrez aurre izango dira Ibargoien eta Rebollo, eta Leonet eta Garcia; jubeniletan berriz, Loidik eta Aizpitartek jokatuko dute Lopez eta Galarragaren aurka; eta azkenik, nagusietan, hau da, seniorretan, Errastik eta Katalinak neurtuko dituzte indarrak Aranburu eta Ortiz de Urbinaren kontra.
Bost jaialdi
astelehenera arte
Gaurkoa final laurdenetako aurreneko jaialdia izango da, baina ostegunean izan ezik, egunero jokatuko dira partiduak kiroldegian: ostiralean arratsaldean eta gauean jokatuko dira, guztira lau; larunbat goizean bakarra; igande goizean hiru; eta astelehen arratsaldean beste hiru.
Kanporaketetako partiduak jokatu ziren joan den astean
Joan den astean berriz, final laurdenetarako pasea jokatu zen, hau da, kanporaketetako partiduak izan ziren Kiroldegian, eta emaitzak ondorengoak izan ziren: infantiletan Arregi-Arberas 18/
Cisneros-Rodriguez 11; kadetetan, Ibargoien-Rebollo 18/Arizkorreta-Elustondo 4, eta Cristobal-Alberdi 18/
E. Altuna-Otaegi II 7; jubeniletan, Gesalaga-Lizaso 18/Okerantza-Ortiz de Ur
bina 15, Lujanbio-Gurutzalde 18/Lizeaga-Otaño 11, eta Lopez-Galarraga 18/
Etxenike-Beola 7; eta azkenik, senior mailan Esnaola-Otaegi 18/Ezeiza-Huizi 10; Arrieta-Iribar 18/Irazustabarrena-Arrieta 3; eta Etxeberria-Fernandez 18/Eskudero-Otegi 9.