xabier Salillasek, ultrafondoko atleta hernaniarrak, Beasaingo mendi lasterketan hartuko du parte etzi. Lasterketa 100 milletakoa da, hau da, 167 kilometrotakoa, eta Europako gogorrenetakoa bezala dago kontsideratua, lasterketak 11.600 metrotako igoeran desnibel akumulatua baitu.
Salillasen helburua,
helmugara 22 ordutan iristea
Asfaltorako prestatuta dagoen ultrafondoko atleta batentzat ez da erronka erraza izango etzikoa. Hala ere, Salillasek adierazi du denboraldi honetan ondo prestatu dela psikologikoki, eta izan dituen arazo fisikoak ere gainditu dituela. Beraz, Beasaingo lasterketarako duen helburua da 22 ordu baino gutxiagoan helmugaratzea, eta gainera, Kronikari azaldu dionez, ez dio uko egin nahi aurreneko postuetan bukatzeari. Lasterketa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta antolatzaileek aurreneko atleta 20-22 ordu artean helmugaratzea aurreikusten dute.
Urtean zehar bi lasterketa egin ditu test modura
Beasaingo lasterketa prestatzeko entrenatzen aritu da urte hasieratik ona Xabier Salillas. Test moduan, bi lasterketa korritu ditu orain arte, eta bietan emaitza ezin hobeak lortu ditu. Atletak adierazitakoaren arabera, erronka zaila da, baina ilusio polita, eta dena emateko prest dago.