«Eskerrak eman nahi dizkiegu txosnara gerturatu diren guztiei, eta lanean aritu diren guztiei»

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 13a, 02:00

«azken urteetako joera jarraituz, aurten ere primerako giroa izan dugu txosna gunean eta Molotoff Irra­tiaren txosnan, jende ugari gerturatu da», hala adierazi du Molotoff Irratiak San Joan jaietako balorazioan, Kroni­kara bidalitako pren­tsa oharrean. Molotoff Irratiko txosnan zentratu dira, batez ere, balorazioa egiterako orduan, eta hilabeteetan egindako lanak emaitza ezin hobeak eman dituela azaldu dute, eta eskerrak eman nahi dizkiete txosnara hurbildu diren guztiei, eta baita lanean aritu diren guztiei ere: «apustu berezia egin dugu, zerbitzu txukuna edukitzeaz gain, musika anitza, ederra eta dantzagarria eskainteko. Saiatu gara, eta lortu dugu, eta horren adierazgarri da txosnan izan dugun giro ederra. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guztiei, txosnaren muntaketan eta prestaketan lagundu dutenei, txosnako turno amaigabeak egin dituztenei, eta musika aukeraketa ederra eskaini diguten musika adiktoei».

Irailean irratiko denboraldi berria
San Joan jaiekin batera bukatu zen Molotoff Irratiko denboraldia, udazkenean hasi eta udaran bukatzen baita. Jakinarazi dutenez, denboraldi berria iraila inguruan hasiko da, nahiz eta 24 orduko emisioak jarraituko duen: «udara atsedenaldi garaia izaten da, eta irratian saioa egiten dugunok horrela ulertzen dugu. Horregatik, udaran zehar ez dugu ohiko programaziorik izango. Tar­te honetan zehar 24 orduko emisioarekin jarraituko dugu, musika anitzarekin batera, saio berezi batzuk izango ditugu, tartean, arrosa sareko konexio batzuk, edo Llajta Insurgente bezalakoak, asteazkenero».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!