«Gobernu Taldeak Atez Atekoaren datuak ezkutatzen ditu»

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 11a, 02:00

Hernaniko Hamaikabat al­derdiak salatu du, Atez Ate­koa ezarri eta bi hilabetera Gobernu Taldeak benetako datuak ezkutatzeko propaganda eginez jarraitzen duela. Eta gaineratu du, alderdiak joan den ekainaren 7an eskatu zituela astean gaika biltzen ziren kantitatearen datuak (beira, papera, ontzi arinak, organikoa eta errefusa) eta hilabete pasa arren, oraindik ez dituela jaso. «Dena dela, Alkateak eta Ingurumen zinegotziak ez dute zalantzarik izan prentsaurreko bat emateko eta Atez Atekoaren ´bertuteak` goraipatzeko», azpimarratu du. «Guk lortu ditugun datuen bidez, ordea, jakin dugu kalean bildutako hondakinak maiatzeko lehenengo astean 960 kilo zirela eta ekainaren hirugarren astean, 15.460 kilo».

«Errefusa %69 hazi da»
Nabarmendu behar den beste datu bat errefusaren igoera de­la dio: «Atez Atekoaren lehe­nen­go astean 11.540 kilo kon­ta­bi­lizatu ziren, ekainaren hi­ru­ga­rren astean, berriz, 19.560 ki­lo; %69 hazi da». Basura desbideratu egiten de­la ere badio Ha­mai­kabatek eta kopurua, as­teko 40.000-50.000 kilo ar­tean da­­goe­la: «Atez Ate­koa­ren au­rre­tik, asteko zaborraren media 97.500 kilokoa zen eta orain apenas bil­tzen da 50.000 kilo astean».
Udalak bilketarako erabil­tzen dituen bideak ere ezkutatzen direla azaldu du: «8 langile izatearen aurreikuspen ba­rregarria bertan behera ge­ra­tu da eta ekainean, 16 langile kontratatu dira. Hala ere, ohi­koa da eguerdiko 12:00etan oraindik hondakina bildu ga­be egotea kalean. Hamaika­ba­te­­kook uste dugu 30 inguru behar­ko direla eta maiatzean, langile bakoitzaren kostua 5.200 eurokoa izan zen».

«Propaganda utzi dezatela»
Datu horiei erreparatuz, Al­ka­teari eta Ingurumen zinego­tziari eskaera egin die: «propaganda utzi dezatela eta hernaniarrak informatzea eska­tzen dugu. Egi erdiek eta datuak ezkutatzeak bide motza dute, bi hilabete nahiko izan dira Atez Atekoaren gezurrak eta aurrera eraman ezina agerian uzteko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!