Hernaniko eta inguruko artisten lanak bultzatzeko eta kaleratzeko asmotan, Arte Azoka izango da gaur Hernanin. Lan horiek ikusgai eta erosgai Atsegindegin izango dira goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara. Azoka Hernaniko Udalak antolatzen du, Gipuzkoako Artisten Elkartearekin elkarlanean, eta bigarren aldia da antolatzen dela. Aurreko edizioaren arrakasta ikusita erabaki du berriro antolatzea.
Arlo ezberdinetako
artelanak
Arte Azokan, guztira, 35 artista inguru bilduko dira eta bakoitzak bere mahaia izango du bere artelanak erakutsi eta saltzeko. Artista horietatik erdia baino gehiago hernaniarrak izango dira, 18 hain zuzen. Gainontzekoak inguruko herrietatik etorriko dira.
Azokan landuko den arlo nagusia pintura izango da, baina beste arlo batzuetako artelanak ere izango dira bertan: besteak beste, eskultura eta argazkigintza. Obra guztiak originalak izango dira. Datorren urtean, azokak maiatzean eta irailean izango dira.