Martindegi auzoko San Fermin jaiak agurtzeko, egitarau zabala prestatu dute gaur. Goizeko 10:30etan Diana izango da eta egunaren gainontzeko orduetan ez da aspertzeko tarterik izango. Eguerdiko 12:00etan hasita, Euskal Festa izango da eta bertan, aizkolari eta harrijasotzaileak ariko dira. Aizkoran, Larra eta Paolla neurtuko dira Azurmendiren aurka, eta harrijasotzen Telleria hiru anaiak. Ondoren, Sebastian Lizaso eta Sustrai Colinak bertso saio berezia eskainiko dute. Arratsaldean berriz, XIVgarren Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa jokatuko da. Toka eta txinga txapelketak ere izango dira, eta festa gaualdera arte luzatuko da Bidebatez taldearekin.
Atzo ere giro ederrean ibili ziren Martindegin. Urteroko ohiturari eutsiz, auzo bazkaria egin zuten. Arratsaldean berriz, gaztetxoenek gozatu zuten puzgarri, zezentxo eta zalditxoekin. Gau partean, abere demak, Laiotz taldeak eta Platano Dantza Lehiaketak ez zuten hutsik egin.
Gaurko egitaraua
10:30 Diana.
11:00 Bermuta.
12:00 Euskal Festa. AIZKOLARIAK: ‘Larra’ eta ‘Paolla’, Azurmendiren aurka. HARRIJASOTZAILEAK: Telleria hiru anaiak.
13:00 Bertsolarien saio berezia. Sebastian Lizaso eta Sustrai Colina.
17:00 XIVgarren TRIKITILARI
GAZTETXOEN TXAPELKETA.
18:00-19:00 Toka Txapelketa nagusia. (Gurutzeta Sukaldeek Antolaturik).
19:00 Bertsolarien bigarren saioa izango da. Sebastian Lizaso eta Sustrai Colina.
19:30 Txinga froga famatua.
20:00 Dantzaldia Bidebatez
taldearekin.
23:00: Festei amaiera emateko
kalejira auzoan zehar.