Funk emanaldia Louise Michelekin, gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 10a, 02:00

chillida-Leku museoko paraje paregabean Funk, Soul eta Indie estiloko musika kon­tzertuak entzuteko aukera izango da udaran zehar. Xpresionk! taldearen laguntzarekin, hiru kontzertu antolatu ditu museoak, eta aurrenekoa gaur izango da, Funk estilokoa. Museoaren helburua da arte espresio guztien arteko elkarrizketa filosofia bultza­tzea, eta horregatik, bisitariari proposatuko diete Gipuz­koako hainbat musika talde gazteen musika.

Louise Micheleren emanaldia gaur
Aurreneko kontzertua Louise Michelek emango du, gaur, bere bandarekin. Kontzertua arratsaldeko 18:00etan izango da, eta sarrerak bertan izango dira salgai, orduerdi lehenago, 17:30etan. Sarrerak 3 euro balio du. Kontzertua aire librean izango da, Chillida-Lekuko zelaietan. Euria egingo balu, Zabalaga baserrian hartuko lukete aterpe, ezin dotoreagoko babesean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!