Hernani txapeldunorde, Donosti Cup torneoan, 14 urtez azpikoetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 10a, 02:00

Bukatu da Donosti Cup torneo ezaguna, eta Herna­niko taldeek lan bikaina egin dute, beste behin ere. 14 urtez azpikoetan, mutiletan, Txa­pel­­dunen Fi­na­la jokatu zuten hernaniarrek, eta 1-0 galdu zuten, Eusko Mapei taldearen kontra, atzo, Anoetako futbol zelaian.

Gainerako taldeek ere ez dute nolanahiko maila eman. 18 urtekoetan, nesketan, Her­nani Kontsolazio Finaler­die­tara iritsi da. 12 urteko nesken taldeak, eta 16 eta 19 urteko mutilen taldeek Txapel­du­nen Final-zortzirenak jokatu dituzte. Azkenik, 15 urteko mutilak Kontsolaziozko Fina­laurdene­tara iritsi dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!