Lasarte-Oriako Plenoak erabaki du, Ricardo Ortegari kentzea, San Marko Mankomunitateko ordezkaritza

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 10a, 02:00

Ricardo Ortegak lehendakari kargua zuen San Markon, eta ziurrenik, Imanol Azpiroz lehendakariordeak beteko du leku hori, San Markoko juntak lehendakari berria izendatu bitartean.

Ricardo Ortegak utzi egin beharko du San Marko Man­­ko­munitateko lehendakari kargua, Lasarte-Oriako Ple­noak ordezkaritza kendu diolako. Ricardo Orte­ga Ez­ker Batuako zinegotzia da, eta Lasarte-Oriako ordezka­rie­ta­ko bat, San Marko Man­ko­mu­nitatean. Osteguneko Ple­noan, ordezkaritza ken­tzea erabaki zuen Lasarte-Oriako Plenoak,
PSE-EE, EAJ, PP eta H1 alderdien al­deko botuarekin, Ezker Aber­­tza­lea eta Ezker Ba­tuaren aurkako bo­tue­kin, eta PCLO­ren absten­tzioarekin. Orte­ga­ren le­kua Martin Mo­reno PSE-EEko zinegotziak beteko du.
Ortega ordezkatzea proposatu dutenek adierazi du­tenez, «ez-adostasunak» izan dituzte zaborrak kudeatzeko politikei buruz, eta hori da ordezkari berri bat izenda­tzeko arrazoi nagusia.
Ezker Batuak zenbait ko­munikabidetan salatu du, La­sarte-Oriako Alkateak «txan­­­­­ta­jea» egin nahi izan diola Ortegari, Lasarte-Oria­ko hiri­gin­tza operazio «du­dako» bat, onartu nahi izan ez duelako.

Lehendakari berria  
San Markoko ordezkarien juntak lehendakari berria izendatu behar du orain. Bitartean, Ez­ker Abertzaleko Imanol Az­pirozek beteko du leku hori, orain arte lehendakariorde izan denak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!