aizpitarte eta Santxo dira Usurbilgo torneoko irabazleak, jubenil mailan. Torneoko finala larunbatean jokatu zuten, Usurbilen, eta 22-15 irabazu zuten Oronoz eta Labakaren kontra. Partidu erditik aurrera hernaniarra nagusi izan zen, eta txapelketako pelotari onena izendatu zuten.
Hernaniko Torneoa
asteburuan, kiroldegian
Hernaniko pelota Torneoa joan den asteburuan hasi zen, eta gaur eta bihar izango du jarraipena. Bi egunetan, guztira, 9 partidu jokatuko dira, horietatik 4 gaur arratsalde eta gauean, kiroldegian.
Arratsaldean, 17:00etan hasita, kadete eta jubenil mailako partiduak jokatuko dira. Kadetetan Elustondo-Arizkorreta/Ibargoien-Rebollo; eta jubeniletan, Juanmartiñena-Otaegi/Manterola Lizaso.
Gauean berriz, senior mailako partiduak jokatuko dira. 21:00etan hasita, aurrez aurre izango dira Ezeiza-Huizi/Esnaola-Otaegi; eta Arrieta-Iribar/Irazustabarrena-Arrieta.