Haur jolasak, tortila lehiaketa eta sagardo dastaketa gaur Martindegin

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 9a, 02:00

Zapi gorria jantzi, eta San Fermin jaiez gozatzeko aukera paregabea izango da gaur Martindegi auzoan. Arratsal­deko 16:30etan kalejira izango da auzoan zehar; ordu erdi beranduago haur jolasak; 17:30etan altxorraren bila ibiliko dira umeak; 19:30­etan patata tortila lehiaketa izango da; 20:30etan sagardo dastaketa mundiala, Ze­laia, Oialu­me-Zar, Oiar­bide, Sarasola, Men­diza­bal, Etxe­berria, Larrarte, Guru­tzeta, Petritegi, Larre-Gain eta Iretza sa­gar­dotegiekin; eta azkenik, gaueko 23:30­etan, dantzatzeko aukera Trakets taldearekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!