GAUR hasiko dira Ave Maria parke publikoa errekuperatzeko obrak, eta oraingoz aurreneko fasea bakarrik egingo da. Hau da, egingo dira sarrerak eta bideak, argiak jartzea, eta zuahitz eta jardinak txukuntzea. Udalak adierazi duenez, obraren iraupena 4 hilabetekoa izango da, eta Excavaciones Olloquiegui enpresak egingo du. Ave Maria parkearen errekuperazioak 951.602,89 euroko kostua du, eta subentzionatuko da Zapatero planaren bidez.
Etxeberri-La Cumbreko obrak ere hasi dira
Etxeberri eta La Cumbre lotuko dituen biala egiten ere hasi ziren atzo, eta Udalak 10 astetan egina egotea aurreikusten du. Obra Construcciones Otegui-Gaztañaga ari da egiten.