arte Azoka egingo da igandean herrian bigarren aldiz, Hernaniko eta inguruko artisten lanak sustatu eta kaleratzeko asmotan. Azoka Atsegindegin izango da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara. Azoka Hernaniko Udalak antolatzen du, Gipuzkoako Artisten Elkartearekin elkarlanean, eta aurreneko edizioaren arrakasta ikusi ondoren, erabaki dute etzikoa egitea.
Artista erdiak baino gehigo
Hernanikoak izango dira
Arte Azokan, guztira, hogeita hamabost artista inguru bilduko dira , bakoitza mahai batekin, bere artelanak erakutsi eta saltzeko asmotan. Horietatik erdia baino gehiago hernaniarrak izango dira, 18 hain zuzen. Gainontzekoak inguruko herrietatik etorriko dira.
Azokako arlo nagusia pintura izango da, nahiz eta beste arlo batzuetako artelanak ere izango diren bertan: besteak beste, eskultura eta argazkigintza. Eta obra guztiak originalak izango dira.
Datorren urtean azoka maiatzean eta irailean
egingo dute
Etzikoarekin bi izango dira, aurten, Hernanin egin diren Arte Azokak, aurrenekoa abenduan egin baitzen. Orduko arrakasta ikusita, antolatu dute bigarrena, zazpi hilabete beranduago. Nolanahi ere, hasiera batean, helburua zen Azoka urtean lau aldiz egitea, hau da, urtaro bakoitzean bat.
Datorren urtera begira berriz, aurtengoa esperientzia moduan hartuta, bi azoka egitea erabaki dutela adierazi dio Arantxa Laburuk Kronikari. Aurrenekoa maiatzean izango da, udara aurretik, eta bigarrena ondoren, irailean: «aurten azokak izan duen arrakasta ikusita, eta esperientzia hartuta, datorren urtean beste bi egitea erabaki dugu. Biak ikasturte garaian izango dira, herria ordun baitago bizirik».