espainaiko atletismo txapelketa jokatu da asteburuan Castellonen, eta Hernaniko bi atletek lortu dituzte zilarrezko dominak: Servando Rivasek 66,67 metroko errekorra egin zuen mailu jaurtiketan, eta Maitane Iruretagoienak 12.01 denbora egin zuen 100 metroko proban. Enara Agirrezabalak berriz, ez zuen egun ona izan muskulu lesio baten ondorioz, eta ez zuen aurreneko zortzien artean sailkatzea lortu.
Euskadiko errekorra
eta mundialerako txartela
Servando Rivasek Euskadiko errekorra hautsi zuen Castellonen, 6 kiloko mailua 66,67 metrotara botata. Marka pertsonala egin zuen, eta 9 egun barru jokatuko den Kanadako mundialerako txartela lortu zuen.
Iruretagoienak
denboraldiko marka
Maitane Iruretagoienak ere zilarrezko domina lortu zuen 100 metrotako proban, eta denboraldiko bere marka egin zuen, 12.01 denborakoa (marka pertsonala 11.95ekoa da). 4x100 metroko erreleboan berriz, laugarren postua egin zuen.
Hiru atleta hernaniarrak Durangon izango dira asteburuan, Euskadiko txapelketan. Baina ez dira hernaniar bakarrak izango: Rivasek 7,250 kiloko mailu jaurtiketan hartuko du parte; Iruretagoienak 200 metrotako proban; Agirrezabalak salto hirukoitzean, luzeera saltoan eta 100 metrotan; Sergio Romanek 5.000 metrotan; eta David Muñagorrik 7,250 kiloko mailu jaurtiketan, aurreneko aldiz.