Hernaniko saihesbideari bi karril eransteko lanak aurten hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 8a, 02:00

urumeako autobiak lau karril izango ditu bi urte barru (gaur egun bi ditu), eta Andoain eta Donostia lotuko ditu, Bazkardotik Amarara. Autobiak bost zati ditu, eta horietako bat da Hernaniko saihesbidea, 2,4 km ingurukoa. Gaur egun bi karrileko tramoa da Hernanikoa, eta Diputazioak 4 karril izateko proiektua onartu berri du. Lanak aurten hasiko dira, eta 2012an bukatzea espero dute. Proiektuak 34 miloi euroko aurrekontua dauka, eta bost obra nagusi egingo dituzte: Portuko zubibidea (157 m); Urumeako zubibidea (635 m); Hernaniko lotura; AHTren gaineko pasabidea; eta Martindegiko zubibidea.


Hegoaldetik erantsiko dituzte, mendialdetik
Urumeako autobideari bi karril eransteko proiektuak bi aukera azaltzen zituen: bat iparraldetik, erribera aldetik, eta bestea hegoaldetik, mendialdetik. Hegoal­deko aukera da Diputazioak aukeratu duena, beraien esanetan, egokiena baita: «bi karrilak hegoaldetik erantsita lau etxe botatzea sahiesten baita». Hala ere, bi karrilak hegoaldetik eginda, etxe bat botako da Akerregin, eta beste batzuk kaltetu egingo dira.


Andoaingo eta Donostiako loturak bukatu gabe
Urumeako autobiaren bi muturrak ere oraindik bukatu gabe daude: Andoaingo saihesbidea, eta Donostiarako sarrera, Zorroagako tunelean barrena. Bi zati horiek 2011n irekiko dira Urumeako autobideak 13 km ditu, 200 miloi euroko aurrekontua, eta N1aren alternatiba izateko egindakoa da. Egunero 30.000 ibilgailu ibiliko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!