Astigarragako Foru plazan bi pelikula ikusteko aukera izango da gaur gauean, 22:15etatik aurrera. Lehenengoa Asier Altuna eta Telmo Esnalen Txotx film laburra! izango da ikusgai. Ondoren, Radu Mihaileanu zuzendariaren El concierto. Lehenengoa euskaraz da eta 15 minutuko iraupena du. Aktoreak: Pako Sagarzazu, Arantxa Izeta, Kandiko Uranga, Anartz Zuazua, Jose Mari Escobar, Mikel Laskurain eta Josu Garmendia. Bigarrena, berriz, gazteleraz da, komedia generokoa eta 119 minutu irauten ditu. Aktoreak: Aleksei Guskov, Mélanie Laurent, Dmitri Nazarov eta Valeri Barinov.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!