Goiz Eguzkiko kideek irteera antolatu dute Bilbora. Datorren astean joango dira, ostiralean, eta joan nahi dutenek bihar izango dute izena emateko azken aukera. Irteerak 30 euro balio du, eta eguneko plana ondorengoa da: goizeko 09:00etan aterako dira, eta Bilbora iritsi aurretik bidetik geratuko dira; Bilboko panoramika autobusetik ikusiko dute, eta ondoren denbora librea izango dute bazkalordura arte; bazkaria eguerdiko 14:00etan izango da, Leku -Erdi jatetxean, Berriatuan, eta menua ondorengoa: txorizoa sagardo erara, marmitakoa, letxuga entsalada, oilasko errea patatekin; edaria, eta tarta izozkia eta kafearekin; bazkalostean pasodobleak eta tangoak dantzatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!