Infantil, jubenil eta senior mailako partiduak, gaur arratsaldean kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 10a, 02:00

Hernaniko Torneoa ari dira jokatzen kiroldegian Hernaniko eta inguruko pelotariak, eta gaur hiru partidu jokatuko dira, 16:30etan hasita: infantiletan Arberas Arregi bikoteak, Cisneros  eta Rodriguezen kontra jokatuko du; jubeniletan, aurrez aurre izango dira Lopez eta Galarraga, eta Etxe­nike eta Elorza; eta maila nagusian, senior mailako  Etxeberria eta Fernandezek osatutako bikoteak jokatuko du Eskudero eta Otegiren kontra.

Etzi ere izango dira partiduak kiroldegian: E. Altuna-Otaegi II / Alberdi-Cristobal, eta Lizeaga-Otaño/Lujanbio-Gurutzalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!