49ko San Joa­nak eta 50eko Txantxillako inaugurazioko bideoa salgai

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 7a, 02:00

Kardaberaz kaleko Oa pasteleriko eskaparatean 10 minutuko bideo bat izan da ikusgai San Joanetan. 1949ko San Joanetako hainbat irudi eta 1950garren urtean izan zen Txan­txillako inaugurazioa azal­tzen dira bertan. Jende mordoa bildu o­men da denda inguruan telebistan bere burua gazte gazte ikusteko asmoz eta askok poz ederra hartu omen dute bideoan azaltzen direla ikusita. Bertara hurbildu direnek ikusteko aukera izan zuten besteak beste, Hernani-Real Sociedad inaugurazio partiduko irudiak; partidu hartan ohorezko sakea ateratzen zuenaren irudia; Tibur­tzio Agirre, orduko alkate jauna; ga­­raiko Bikarioa bedeinkapena ematen... Esan bezala, bideoa Oa pas­telerian dago salgai 5 euroan eta jakinarazi dute, bertatik ateratako irabaziak, An­gel Olaranek Wukron (Etiopia) daukan proiekturako izango direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!