Iker Arrillaga eta Adriana Alexandru onenak, 141en artean

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 7a, 02:00

txantxangorri elkarteak X. Itsas Arrantza Txapel­keta egin zuen joan den asteburuan, eta arrakasta ederra izan zuen, 141 arrantzale inguratu baitziren Donos­tia­ko kostara. Irabazleak: gizonezkoetan Iker Arrillaga (La Zurriola A taldea), eta emakumezkoetan Adriana Ale­xan­dru (Txantxangorri). Ju­bilatu onena Javier Luquin izan zen (Mons taldea), eta Jubeniletan Julen Espilla (Anade A taldea). Hernaniar onena Ignacio Irigoien izan zen 4garren postuan. Piezarik haundiena Iker Arrillagak harrapatu zuen, 1.159 gr-ko karraspioa edo durdoa. Taldeka, Mons A taldea izan zen onena, eta bigarrena, berriz, Txantxangorri. Pun­tua­tu zutenak 36 arrantzale izan ziren, eta guztira 51 pieza arrantzatu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!