«Ballymahon AFC taldearen helburua da, futbo- lean jokatzeaz gain, gazteen arteko adiskidetza bultzatzea» hala adierazio dio Kronikari Reina Flowerrek, taldeko arduradunak. Ballymahon Irlandatik datorren kluba da, Longford hiritik. Aurten zortzigarren urtez etorri dira Donosti Cup torneoa jokatzera, eta badira urte batzuk CD Hernani taldearekin adiskidetasuna mantentzen dutela.
Lau hernaniar bi taldeetan
Ballymahon taldea 19 jokalarirekin etorri da aurtengoan Donosti Cup-era, guztiak 12 urtekoak. Bi talde ari dira parte hartzen torneoan, A eta B, B12 kategorian. Eta taldeak osatzeko, eurekin ari dira jokatzen CD Hernaniko lau jokalari, alebin mailakoak: Alex Huizi, Haritz Pariente, Jokin Elizalde eta Ander Berrondo.
Ballymahom AFC eta CD Hernani taldeen arteko harremana orain dela urte batzuk sortu zen, Hernaniko entrenaitzaileak Irlandan egon zirenean. Ordutik, Donosti Cup-era etortzen direnean, beti saiatzen dira bertako jokalariekin taldea osatzen, «hori gaztetxoentzat aberasgarria da, bai joko eta teknika aldetik, eta baita arlo pertsonalean ere; lagunartea bultzatzen baitu, eta nola ez, hizkuntzak ikasten ere laguntzen du».
Gurasoen lana ere azpimarragarria dela adierazi du Flowerrek, beraien inplikazioak giro atseginagoa sortzen duelako, eta baita ere, asko laguntzen dutelako gaztetxoek bizi duten esperientzia honetan.
«Donosti Cup kategori
hauetan dagoen torneo
hoberena da»
Donosti Cup torneoan talde ugarik hartzen dute parte, aurten inoiz baino gehiagok, 260 taldek, 20 herrialdetakoak. «Horrelako torneo haundiak eta hain ondo antolatuak, aukera ezin hobea ematen die gure jokalariei futbolarekin gozatu eta ikasteko», hala dio Reina Flower arduradunak. «Gaztetxoek aukera dute ikusteko zein estilo eta teknika ezberdin dauden futbolaren munduan. Jokalari hernaniarrek futbol posizionala eta teknika hobetzen. laguntze die».