Eguzki: «Bigarren saihesbideak ugaritu egingo du trafikoa, ez erremediatu»

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 7a, 02:00

Eguzki talde ekologistak dio, Donostiako Bigarren Saihesbidea garaiz kanpo egindako azpiegitura bat dela, diru-kopuru izugarriak gastatu direla, eta ingurugiroari kalte haundia egin zaiola. Eguzkik dio, erremedioa dela garraio publikoa bultzatzea.

Eguzki talde ekologistak gogor salatu du Diputazioa, Donostiako Bigarren Saihesbi­dea egiteko erabili duen poli­tikagatik. Kronikara bidali­ta­ko prentsa oharrean, Eguz­kik dio, trafikoari ez diola erre­mediorik emango azpiegitura horrek, eta gainera, trafikoa haunditzea besterik ez duela lortuko «modu honetako bi­deak egin direnetan gertatu izan den bezala. Bidasoa eta Donostialdea artean izu­ga­rrizko trafiko-mugimendua dago, eta beste bide bat egi­teak mugimendu hori haun­ditu egingo du, ez erreme­diatu. Diputazioak bultzatu behar duena da, trafikoa gu­txitzea». Trafikoaren arazoari erre­me­dioa jartzea nahi bada, garraio publikoa bultzatu behar dela dio Eguzkik. «Ka­rretera hori egiten 300 miloi euro gastatu dira; zenbat gas­tatu dira Lurraldebusen? Edo bidegorriak egiten? Edo oinez­­­koentzako bi­deak egi­ten? Erre­medioa da, hor inbertitzea».

«Ingurugiroari kalte konpondu ezinak egin zaizkio»
Eguzkik salatu du, bigarren saihesbidearekin inguru­giroa­ri kalte ikaragarriak egin zaizkiola, «konpondu ezingo direnak». Lurraldea zatituko duen pareta moduko bat dela bide hau, dio Eguzkik, Men­di­zorrotz eta Lau Haizeta par­keak «oraindik gehiago apar­tatu edo aislatuko dituena». Nekazal lurrak asko kastigatu dituela, eta motorrean oina­rri­tutako gizarte eredu bat bul­tzatzen ari dela, leporatu dio talde ekologistak, Foru Aldun­diari. «Orain gainera, bada­kigu, hirugarren saihesbide baterako proiektua egina du­tela, eta Donostiatik hasi eta Aiako Harria Parkera bitar­teko lurrak, erabat arti­fi­zializatuko dituztela».

«200 miloiko prestamoa gure inpuestoak hipotekatzeko»
Eguzkik salatu du, Diputa­zioak 200 miloi euroko pres­tamoa lortu duela Europako Bankutik, proiektu hori fi­nantziatzeko, eta horrek, gi­puz­koarren inpostuetako di­rua hipotekatuko duela urte askotarako. «Donostialdeako autopista berriak ekarri duena da, janari produkzioa gutxitzea, lurra suntsitzea, ingurugiroa eta gizartea pobretzea, eta lau enpresa aberastea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!