San Fermin eguna izaki, Hernaniko kaxkoko kaleak zezenez eta korrikalariz beteko dira gaur eguerdi partean. Udaleku Irekietan dabiltzan ehundaka haur ibiliko dira, egunkaria eskuan, zezenengandik ihesi, baina gehiegi urrundu gabe; eta hori bai, San Ferminen kapotea lagun dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!