Diputazioko Batzar Nagusiak hiru proposamen ari dira aztertzen, gaur egungo autobus lineak haunditzeko. Batetik, aztertzen ari dira Astigarragatik Usurbilera dijoan autobusa (Hernani eta Lasarte-Orian barrena) Urnietatik ere pasatzea. Bestetik, ikusi nahi dute, Ospitaletara dijoan autobusa (Andoainditik datorrena) iritsi ote daitekeen Donostiako Amara auzora ere. Azkenik, Astigarraga eta Ospitalak lotu egin nahi dituzte, eta aztertzen ari dira, autobus linea bat jarri ote daitekeen batetik bestera.
Hiru eskaerak,
Batzar Nagusietan
Batzar Nagusietako Mugikortasun Kontseiluan aztertzen ari dira eskaera horiek. Eskaera bat, EB-Berdeak, EAJ eta Alkarbidek eskatu dute, EB-Berdeak proposatuta. Bestea, (barruan bi eskaera biltzen ditu), EB-Berdeak, PSE-EE, EAJ eta Alkarbidek tramitatu dute, EB-Berdeaken proposamenez, hori ere.
Mikel Izagirre, EB-Berdeak alderdiko juntakideak poza azaldu du, Kronikara bidalitako prentsa oharrean: «alternatibak bilatu behar dira, herritarrek eskatzen dutena erremediatzeko, eta mugikortasuna hobetzeko, eta tranporte publikoa bultzatu».