San Ferminak, Martindegin eta udaleku irekietan

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 6a, 02:00

«Uztailak 7, San Fermin!» esaten du kanta famatuak, eta urtero bezala, Hernanin ere ospatuko dira festa ezagunak. Martindegin lau egunez ospatuko dituzte: bihar, ostiralean, larunbatean eta igandean. Bihar, diana, meza, haurrentzako ekintzak eta auzo afaria dituzte (txartelak salgai, Oialume tabernan). Horrez gain, eta urtero bezala, udaleku irekietan ere ospatuko dute San Fermin eguna, bihar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!