Baan Marina Fundazioak Hernaniri eskerrak

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 7a, 02:00

Hernaniko San Joan jaietan antolatzen den tonbola, Thailandiako tribuetako neskei josten erakusteko diru biltzea izaten du helburu. Jaietan tonbolak izaten duen harrera ona eskertu nahi izan du Baan Marina fundazioak Kronikara bidalitako ohar baten bitartez, eta baita Hernaniko herritar guztiak ere. Bestalde, jakinarazi dute, Landetxe batean bi lagunentzako asteburua sariaren zenbaki saritua 3.801 dela, eta txartelaren jabeak abuztuaren 2ra arte duela saria jaso­tzeko epea. Baan Marina Funda­zioaren proiektu honi buruz informazio gehiagorako eta saria jasotzeko ere, web orri honetara jo behar da: www.misioneras-sc.com/tailandia.php.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!