Zineaz kalean gozatzeko aukera izango da gaur Astigarragan, gaueko 22:15etatik aurrera, bi pelikula jarriko baitituzte, Foru plazan. Aurrenekoak Amona putz! du izena, eta laburmetraia da. 9 minutuko iraupena du, euskeraz da, eta Telmo Esnalek zuzendu du. Bigarren pelikula berriz, Invictus izango da, Clint Eastwood zuzendariarena. Invictus gaztelaniaz jarriko dute, eta 130 minutuko
iraupena du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!