Txantxangorri elkarteak plater tiraldia antolatu zuen San Joan jaietan, foso unibertsala modalitatekoa. Tiraldian 23 pertsonek hartu zuten parte, eta helburu zuten, botatzen ziren 25 platerak puskatzea. Tiraldian onena, plater guztiak botata, 25ak, Asier Tejada hernaniarra izan zen. Baina ez zen bakarra izan. J. Luis Argotek ere 25ak bota zituen, eta txapelduna erabakitzeko desenpatea jokatu zuten. Kasu honetan ere, onena Tejada izan zen, 25 platerak botata. Hortaz, bigarren J. Luis Argote geratu zen, eta hirugarren Iñaki Urdampilleta izan zen. Bestalde, tiraldian parte hartutako guztiek izan zuten saria. Eta parte hartzaileen arten bi afari ere zozktatu zituzten.