Hernaniko talde guztiek izango dute gaur partidua, aurrenekoa

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 5a, 02:00

Gaur hasiko da ofizialki Donosti Cup torneoa, eta Hernaniko 7 taldeek jokatuko dute ligaxkako aurreneko partidua. B12 mailan, Hernanik San Ignacio zelaian jokatuko du Zabalganabide CDF taldearen aurka, 15:30etan; B13 mailan, Hernanik Sanse United-en kontra jokatuko du, Beraunen, 11:00etan; B14an, Hernanik Factoryaren kontra jokatuko du, Beraunen, 17:30­etan; B15 kategorian ST Seurinen kontra jokatuko du Hernanik, 13:30etan, Cesar Beniton; B16an, Herreran jokatuko dute hernaniarrek Sporting de Herreraren kontra, 17:30etan; G14 kategoriakoek berriz, Fanderian jokatuko dute, 11:00etan, Jesuitinasen kontra; eta azkenik, G18 mai- lakoek Acedemia Mericiren aurka jokatuko dute, gaur, 18:30etan, Matigoxotegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!