Emakumeentzeko Jabetze Eskoletan sei ikastaro antolatu dituzte, abendura bitartean

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 10a, 02:00

urritik abendura bitartean, Emakumeentzeko Jabe­tze Eskolak izango dira, Udal Berdintasun Sailak antolatuta. Sei ikastaro prestatu dituzte, eta nahi duenak du izena emateko aukera. Ikastaro guz­tiak izaera ezberdinekoak dira: alde emozionala lantzen dutenak, sormenari lekua ematen diotenak, teoria feminista eta genero ikuspegia alor desberdinetarako lan­tzen dutenak, eta eguneroko bizitzarako autonomia lor­tzen erakusten dutenak.

Lau helburu
Jabetze Eskolek lau helburu zehatz dituzte: «eremu ezberdinetan norberak di­tuen eskubide eta gaitasunetaz ohartzea, eta baloratzeko tresnak eskaintzea; emakumeen sormen lana eta borroka ezagu­tzea eta baloratzea; emakumeen partehartzea sustatzea, eragina izan dezaten politika publikoan eta baita historikoki baztertuak izan diren gainon­tzeko esparru sozial eta kulturaletan; eta elkartrukerako sareak eratzea, gure arteko harremanak bultzatzea».

Orain arte 195 ikaslek hartu dute parte
Hernanin orain arte egin diren 26 ikastaroetan 195 ikaslek hartu dute parte. Eta 26 ikastaro horiek emateko 16 irakasle aritu dira lanean.

Informazioa eta izen ematea
Ikastaro guztiak Biterin izango dira, eta ikastaroetan %80­ko asistentzia duten ikasleei 30 euro itzuliko dizkiete. Ize­na ematean eskatzen dute­nen­tzat haurtzaindegi zerbitzua ere izango da. Izena emateko Udal Berdintasun sailetik pa­sa behar da (Sandiusterri, 1), 943 33 70 17/ 943 33 68 02 telefonoetara deitu, edo irantzu-j@hernani.­net­ helbidera idatzi.


JABETZE ESKOLAKO IKASTAROAK

ANTZERKIA
Irakaslea: Belen Cruz Perez
Hizkuntza: euskara.
Eguna: astelehena
Ordutegia: 17:00-19:00
Hasiera eguna: urriak 18
Iraupena: 16 ordu
Matrikula: 46 euro

LITERATUR TAILERRA
Irakaslea: Iratxe
Retolaza Gutierrez
Hizkuntza: euskara
Eguna: hilabete bakoitzeko 1go eta 3garren ostegunetan
Ordutegia: 18:00-19:30
Hasiera eguna: urriak 21
Iraupena: 20 ordu
Matrikula: 50 euro

LITERATURA
ETA EMAKUMEAK

Irakaslea: Mertxe
Tranche Iparragirre
Hizkuntza: gaztelania
Eguna: hilabete bakoitzeko 1go eta 3garren asteazkenetan
Ordutegia: 19:00-21:00
Hasiera eguna: urriak 20
Iraupena: 34 ordu
Matrikula: 64 euro

UMOREZ GOZATU!
Irakaslea: Virginia Imaz Quijera
Hizkuntza: gaztelania
Eguna: azaroaren 6a eta 7a
Ordutegia: 09:00-14:00/
15:30-19:30
Iraupena: 18 ordu
Matrikula: 48 euro

EMAKUMEAK
ETA SEXUALITATEA

Irakaslea: Katie Susperregi Aizpurua
Hizkuntza: euskara
Egunak eta ordutegia: azaroaren 19a (16:00-20:00) eta azaroaren 20a  (10:00-14:00/16:00-20:00)
Iraupena: 12 ordu
Matrikula: 42 euro

DRAG-KING TAILERRA
Irakaslea: Josebe Iturriotz Lopez eta Kattalin Perez Miner
Hizkuntza: euskara
Egunak: abenduaren 3an
Ordutegia: 16:00-21:00
Iraupena: 5 ordu
Matrikula: 36 euro

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!