Hernaniko errepresaliatuen eskubideen aldeko eguna izan zen atzo eta hainbat ekitaldi egin ziren. Eguerdian kontzentrazioa egin zen Plaza Berrin Gaixo larriak eta kondena osoa betea duten euskal presoak etxera lelopean. Kontzentrazioaren ondoren, sardinjate ederra egin zuten giro ezinhobean. Arratsalde partean, berriz, Maskarrada taldearekin kale antzerkiaz gozatzeko aukera izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!