`Hitzkide´ko partaideei eskerrak eman dizkie Astigarragako AEKk

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 27a, 02:00

Astigarragako AEKn ikasturtea bukatu da eta baita Hitzkide egitasmoa ere. Hori horrela, ikasturtea agurtzeko eta parte hartzaileei eskerrak emateko, Eskerrik asko Hitzkide! festa antolatu zuten euskaltegiko kide eta hitzkideek. Bertan, ikasle eta irakasleek, euskeraz bizitzeko ahaleginean hitzkideek emandako laguntza eskertu zuten. Ikatza tabernako terrazan luntxa eta musika emanaldia izan zituzten giroa berotzeko eta ondoren, Rezola sagardotegira joan ziren afaltzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!