Bihar, Donostiako 18 gazteren aurkako epaiketa hasiko da Madrilen, Segiko kide izatea leporatuta, eta epaiketa salatzeko, kontzentrazioa egingo dute Donostiako epaitegiaren aurrean, 11:00etatik 12:00etara. Hernaniko zenbait gazte ere egoera berean dira, Euskal Herriko beste herri batzuetan bezala, eta Hernaniko gazteen gurasoek gonbitea luzatu diete herritarrei bertan parte hartzeko. «Beraien bekatua euskaldunak eta independentistak izatea da, horregatik egoera antidemokratiko hau salatzeko egingo dugu kontzentrazioa», azaldu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!