«Atez Atekoaren lehenengo hilabetea txapuza bat izan da»

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 27a, 02:00

Jose Ramon Chica Hernaniko PSE-EE alderdiko bozeramaileak azaldu du «txapuza» bat de­la orain dela hilabete herrian mar­txan jarri den atez ateko hon­­dakin bilketaren funtzionamendua. «Egunero au­zo­ren bat dago zaborra jaso ez zaiona. Alka­tearen balorazioa argitaratu zen egunean bertan, Etxe­be­rri auzoa. Egun hartan bilketa taldea ez zen iritsi zaborra jasotzera eta auzoa egoera tamalgarrian es­na­tu zen», gaineratu du Chicak. Horrez gain, gogorarazi du Udalak langile kopurua haunditu duela, 2tik 10era, hondakin bilketa sistema berriari aurre egiteko; baina erabateko kaosa dagoela, hala ere. «Hernania­rrek arazoak dituzte sistemak ez duelako funtzionatzen; izan ere, zaborra egunero bildu beharko litzateke, baina ez da horrela eta honek osasun arazoak sortu di­tzake». Hain justu, salatu du, larrialdi guneetan osasun arazoak hasi direla sortzen zenbait animaliaren presentzia dela eta. Chicak Udalari eskatu dio zen­tzuz jokatu eta bos­ga­­rren kon­tenedorearen al­de egin de­za­la. «Kontenedoreen sistema era­ginkorra, koherentea eta in­gu­rumena kontuan har­tzen due­na da, Atez Atekoa be­rriz, kon­plikatua eta zikina». Eta gaineratu du, ez dutela ulertzen Udalak ez jartzea zerbi­t­zu minimoak, bilketarako astearteko greba orokorra dela eta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!