Galarreta martxan dago berriz

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 27a, 02:00

galarretak ateak zabaldu zituen atzo, bi hilabete itxita egon ondoren berri­tze la­nen­gatik, eta irekiera jaialdia ez zen nolanahikoa izan. Frontoi berria jendez lepo zegoela, erre­mon­teari eta Galarretari buruzko bideo emanaldia­re­kin hasi zen jaialdia, Xabier Euzkitzek aurkezpen lanak eginda. Ondo­ren, Oriamendi 2010 enpresako erre­montista guztien aurkez­pe­na egin, zinta moztu, aurreskua dantzatu eta Maialen Lujanbiok pare bat bertso bota zituen. Amaiera bi partidu estela­rre­kin eman zitzaion. Alde batetik, Ez­kurra-Li­za­so/Zeberio II-Urru­tia neurtu ziren eta azken horiek irabazi zuten 39-40. Bestetik, Urriza-Etxeberria III­ak 34-40 galdu zuten Uter­ga-San Miguelen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!