Giro ederrean ari dira ospatzen San Joanak Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 27a, 02:00

umore ona eta festa giroa ez da falta Goiz Eguzkin. Atzo esaterako, egun haundia izan zen bertakoentzat, goiz osoko festa ospatu baitzuten. Eguna gimnasia erakustaldiarekin hasi zuten, eta 30 lagunen artean, urte osoan zehar ikasitako abileziak erakutsi zituzten. Gimnasiak gero eta harrera hobea du Goiz Eguzkiko kideen artean, eta 120 lagunek egiten dute urte osoan zehar, 3 taldetan banatuta. Ondoren sari banaketak egin zituzten: Tokan garaile Jose Lopez eta Mª Carmen Arraras izan ziren, eta bigarren, Antonio Monje eta Patro Montenegro; igelan irabazle berak izan ziren, eta bigarren saria Pedro Mu­gerzak eta Patro Montenegrok jaso zuten; botean onenak Jose Lopez eta Patro Montenegro izan ziren, eta bigarren tokian Fran­cisco Garcia eta Tomasa Escar­mena geratu ziren; eta dardoetan, Pedro Muguerzak eta Sara Merinok irabazi zuten, eta azpi­txapeldun geratu ziren Fran­cisco Godinez eta Angeles Manso. Sari banaketaren ondoren, luntxa egin zuten elkarrekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!