Axeri Dantza mixtoa, dema eta aizkolariak festak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 27a, 02:00

bost jai egunen ostean, ekitaldiz ekitaldi, hara eta hona, festa giroan agurtuko dituzte gaur hernaniarrek San Joan jaiak. Goizean goizetik Kaxkoa bete jende izango da, Axeri Dantzaren hi­tzordua ezinbesteko bihurtu den ohitura baita bertakoentzat, eta kanpotik bixitan etortzen direnentzat. Eta nola ez, baserritarren eguna izaki, herri kirolak ere ez dira faltako: idi dema izango da Plazan eta aizkolariak arituko dira Tilosetan. Arratsaldean berriz, jendetza erakarzen duen pelota jaialdia izango da kiroldegiko pelotalekuan. Eta festari agur esateko, gauerdian jai­tsiko ditu Musika Eskolak festetan udale­txeko balkoian jarrita egon diren bi banderak, herritarren begirada eta txalopean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!