`Oialume bilera´ ekarriko du gaur gogora San Joan Konpartsak

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 27a, 02:00

orain dela 21 urtetatik, San Joan jaien aitzakian, San Joan Konpartsak gogora ekartzen ditu Hernaniko historia, istorio edo gai ezberdinak. Aurtengoan, Oialume bilera izenpean, Oialumeko dantzalekuko hainbat istorio ekarriko ditu gogora. Konpartsa arratsaldeko 18:30etan abiatuko da, eta Oialumeko historia osatzen duen pasarte bat kontuan hartuta, oinarri izango ditu musika, dantza eta antzerkia. Besteak beste, Hernaniko Plaza eta Kale Nagusian eta Kardaberaz kalean zehar ibiliko dira. Pepi Arrospidek adierazitakoaren arabera, herritarren partehartzea gero eta haundiagoa da, eta dantzariak bakarrik 44 izango dira gaurkoan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!