Atzo koadrila eguna, Hernani kolorez jantzi zen. Eguerdian koadrilen arteko brindisa egin zen, eta Hernaniko koadrila bat omendu zuten: Ezgaudedenok koadrila, hain zuzen. Txanpaina ireki eta eskuak airean egin zuten brindisa; topa! Gora San Joanak! Iparraldeko Txato bertsolariaren hiru bertso kantatu, eta kalejiran jira zuten herria. Bapo bazkaldu, eta arratsaldean, bazkalondoa ederki luzatuta, Betikoak txarangaren atzean ziren berriz, koadrila gehienak; norbere koloreko alkandoraren atzetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!